15 lagun hasi ziren artisautza ikastaroa egiten otsailean eta dagoeneko akitu da. Ikastaroan, Ines eta Amaia irakasle izan direla, lau buruhaundi eta bi erraldoi egin dituzte. Hauek bestetan aterako dituzte plazara hemendik aitzinera. Hala ere, bestak ailegatu baino lehen, plazara atera zituzten jendeak ikusi ahal izateko. Giro polita izan zen eta berendu eder bat ere eskaini zioten hurbildutako jendeari. Argazkian ikus ditzakegu egindako buruhaundi eta erraldoiez gain, ikastaroan parte hartu dutenak zein izan diren.