Donamariako mendietara ibilaldia antolatu dute herriko gazte batzuek eta eguna ere erabaki dute: larunbat honetan, apirilak 30, izanen da. Goizean goiz, 06:30ean, herriko plazatik atera eta harrobitik goiti Ibaite, Labiaga, Uztalakorta, Garmendiko gaina eta Baztanibarren barna pasatuko dira. Gero, berriz ere plazara jaitsiko dira. Horrela emanen die bukaera itzuliari.
Bazkaria
Ibilaldiaren ondotik Herriko Ostatuan bazkaria eginen da. Bazkaltzera joan nahi duenak apirilaren 28a, ortzeguna, baino lehen izena eman beharko du ostatura joanez edo deituta.