Garai honetan nabaritzen da jendearen mugimendua Leurtza aldera, batez ere eguraldi polita egiten duen asteburuetan. Orain arte uda giroko asteburu batzuk izan ditugu eta auto eta motor andana mugitzen hasi da.
Honezkero aukeratuak dira aisi eremurako zaintzaileak ere, eta aurten urroztarrari tokatzen zaio lanpostu luzea eta Beintza-Labaiendarrari motza. Iazko bi emakume berak izan dira aukeratuak, dagoeneko esperientzia haundia hartu dutenak.