1986ko hauteskundetarako aukeratu zen modua erabili izan da beti Udalerako zerrenda osatzeko. Alegia, herritarrek lau izenekin botoa emanez, boto gehien dituzten 15 lagunak deituta osatu izan da orain arte gero hauteskundeetan aurkeztuko den zerrenda.
Baina gaur egun arte gertatu ez zena, 15 lagun horietatik denek ezezkoa eman dutela da, eta ondorioz, maiatzeko hauteskundeetarako ez da zerrendarik izanen herrian. Ea udazkenerako zerbait konpontzen den.