Ittur Ondo Elkartearen besta maiatzaren 7an eginen da

Amaia MINDEGIA 2011ko apirilaren 26a

Kirola eta besta, bietarako aukera izaten da maiatzeko bestan. Amaia MINDEGIA

Eguerdian aizkora apustua izanen da eta ondotik bazkaria

Urtero bezala, maia­tzean Ittur Ondo Elkartearen besta eginen da Beintza-Labaienen. Aur­tengoa maiatzaren 7an, larunbatarekin, izanen da. Hasteko, eguer­dian urte­roko tradizioari eutsiz, aizkora apustua izanen da herrita­rren artean.

Ondotik bazkaria eginen da Ittur Ondon elkarteko kideen artean, eta arratsaldean musika izaten da ilunabarrera arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun