Haur Kantari Jaialdiko lehendabiziko kanporaketan aurrera egin ondotik, apirilaren 17an Iruñeko Gaiarre antzokian jokatu zen finalean aritu zen kantari argazkiko Joare taldea. Iturengo eskolako ikasleak diren neska-mutil hauen artean bi dira zubietarrak: Duba Saadi eta Mikele Etxekolonea. Zuzendari lanetan Arantxa aritu da, hau ere herritarra. Esperientzia polita izan zela kontatu digute eta ea hurrengo urtean ere berriz animatzen diren.