20 urteren ondotik bi zerrenda aurkeztuko dira hauteskundeetara

Fermin ETXEKOLONEA 2011ko apirilaren 26a

Herriko Taldea eta Eutsi dira aurkeztu diren bi taldeak

Orain dela lau urteko udal hauteskundeetan ez zen talde bat bera ere aurkeztu Zubietan. Eta hauteskunde berezi batzuen bidez proposatu ziren orain­go alkatea eta zinego­tziak. Lau urte beranduago, berriz, bi ze­rren­da agertu dira he­rriaren alde lan egiteko prest.

Zubietan, 1991n aurkez­tu ziren bi ze­rren­da azken aldiz udal hauteskundeetara, baina geroztik zerrenda bakarra egon da. Aurten ere bi izanen dira: Patxi­ku Mitxe­lena buru dela Herriko Taldea eta Jose Jabier­ Juanikorena zerrendaburu duen Eu­tsi taldea. Maiatzaren 22an horien artean aukeratu beharko dute herrita­rrek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun