Sei herritan ez da zerrendarik aurkeztu maiatzaren 22an eginen diren udal hauteskundeei begira. Hala, Arano, Donamaria, Elgorriaga, Ituren, Urroz eta Beintza-Labaienen urrian izanen dituzte berriz ere Udala osatzeko hauteskundeak.
KONTZEJURAKO ZERRENDARIK EZ BERTIZARANAN
Bertizaranan ere ez da kontzejuak berritzeko aukerarik izanen, zerrendarik ez baita aurkeztu ez Legasan, ez Narbarten eta ez Oieregin ere.
ZERRENDA BAKARRA
Bederatzi herritan dagoeneko badakite zein taldek osatuko duen Udala, zerrenda bakarra aurkeztu baita. Honako hauek dira: Areso, Eratsun, Ezkurra, Goizueta, Oiz, Saldias, Sunbilla, Igantzi eta Zugarramurdi.