Herriko Ostatua eta etxebizitza errentan

Arkaitz MINDEGIA 2011ko apirilaren 26a

Apiril hasieran egin zuen Udalak Herriko Ostatua eta etxebizitza errentan emateko deial­dia. Astearte honetan, apirilak 26, akitzekoa zen eskaintzak aurkezteko epea, baina joan­ den aste hasieran orain­dik ez zuen inork proposamenik aurkeztua.

Epea akitzean aztertuko dira eskain­tzak, baldin eta aurkez­ten badira. Errentamenduaren iraupena bortz urtekoa izanen da eta bertze bortz urtez luzatzeko aukera izanen da. Behin behineko fidantza 600 eurokoa izanen da eta hileko erren­ta 350 euro­tan hi­tzartu dute (BEZ­a gabe).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun