Nahiz eta aurten Korrika ez den herritik pasatu, Ibintza Kultur Taldeak azken urteetan bezala, kilometro bat erosi zuen apirilaren 11n pasatu zen Korrikan. Sunbillatik Igantziko Bentetarako bidean, ibilbideko 907. kilometroa egokitu zitzaion Ibintzari, eta 14:20 aldera hartu zuen lekukoa. Eskolan, bertzalde, Korrika Ttikia eginen zuten guraso, irakasle eta ikasleek.