Nafarroako Dantzari Ttiki Eguna ekainaren 5ean, igandearekin, ospatuko da Agoitzen, eta herriko dantzariak bertan egonen dira. Baina horretarako dantzarien gastu batzuk estali behar dira eta helburu horrekin ari dira boletoak saltzen dantzari ttikiak herrian. 50 zentimo balio du boleto bakoitzak eta kirolari, musikari eta pertsonaia garrantzitsuek sinatu edo dedikatutako arropa, liburu, CD eta bertzelakoak zozketatuko dira.