Bertze urte batez, Udalak Udaberriko Feria antolatu du Cederna Garalur elkartearen eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. Maiatzaren 6an eginen da:
• 11:00-13:00: Merkatuko Plazan, V. Ahari Lehiaketa.
• 10:00-14:00: eskualdeko artisauen erakusketa.
• 13:30ean ahari lehiaketako sari banaketa.
Latxa arrazako ahari Lehiaketaren bosgarren edizioa izanen da, eta Malerrekako baserritarrei bideratua. Artzain bakoitzak nahi adina ahari aurkeztu ahal izanen ditu eta izen-ematerakoan ez da kuotarik kobratuko. Baina 11:00etarako Merkatuko Plazara eraman beharko dira. Sei sari emanen dira: hiru mutur gorriendako eta bertze hiru mutur beltzendako. Sariak bi kasuetan berdinak izanen dira: lehen saria 120 euro; bigarrena 70 euro eta hirugarrena 50 euro. Ahariak aurkezteagatik 30 euro emanen zaizkie.