Julio Sotok lortu du bere bigarren txapela

TTIPI TTAPA 2011ko apirilaren 26a

Manolo Arozena Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakari ohia bertsotan, gibelean finalista izan diren eta izan ez diren finalistak dituela. Bertsozale Elkartea

Buruz burukoan gailendu zaio Xabier Silveirari

Julio Sotorentzat izan da aurtengo txapela ere. Nafarroako Bertsolari Txapelketa bigarren aldiz irabazi du Gorritiko gazteak eta h­o­rrela osatu du «guztia bina­ka izateko falta zi­tzaio­na: bigarren txapela». Izan ere, agurrean gorputzari begira jarri zen, bi hanka, hanka artean ere bi, besoak bi, begiak ere bi, eta bela­rriak ere bat-bi, eta orain­dik txapel bakarra zuela kantatu baitzuen. Saio ederra egin zuten apirilaren 9an taulara igo diren zortzi ber­tsolariek, eta Labrit pilotalekuan egon zen giro ederrak lagunduta, bertsolari­tzaren festa haundia izan zen. 1.300 ber­tso­zaleek lepo bete zuten hiriburuko pilota plaza.

Julio Sotorentzat izan da aurtengo txapela ere. Nafarroako Bertsolari Txapelketa bigarren aldiz irabazi du Gorritiko gazteak eta h­o­rrela osatu du «guztia bina­ka izateko falta zi­tzaio­na: bigarren txapela». Izan ere, agurrean gorputzari begira jarri zen, bi hanka, hanka artean ere bi, besoak bi, begiak ere bi, eta bela­rriak ere bat-bi, eta orain­dik txapel bakarra zuela kantatu baitzuen. Saio ederra egin zuten apirilaren 9an taulara igo diren zortzi ber­tsolariek, eta Labrit pilotalekuan egon zen giro ederrak lagunduta, bertsolari­tzaren festa haundia izan zen. 1.300 ber­tso­zaleek lepo bete zuten hiriburuko pilota plaza. Finala estu joan zen eta buruz burukoan erabaki zen txapela. Julio Sotoren eta Xabier Silveiraren arteko aldea ttikia zenez, buruz buruko bi ariketa egin behar izan zituzten.

Azkenean, Sotok lortu zuen puntuaziorik altuena, lau puntu eta erdi kendu zizkion Silveirari. Hirugarren postua Estitxu Arozena lesa­ka­rraren­tzat izan zen, lau­ga­rrena Jon Barberena eli­zon­darrarentzat, bos­ga­rrena Julen Zelaieta be­ra­tarrarentzat, seiga­rre­na Xabier Terreros lesakarrarentzat, zazpiga­rre­na Eneko Lazkoz etxa­­rriarentzat eta zor­tzi­garrena Gaintzako Os­kar Estangaren­tzat.

Manolo Arozena Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakari ohiak jantzi zion txapela Sotori. Gainera, txapelketa hau ziklo baten amaiera ere izan dela aipatu eta heldu den urtetik ai­tzinera txapelketa ber­tze formato batean eginen dela ere iragarri zuen Arozenak. Erran­da­koaren artean, aipa­tzekoa da urtero egin beha­rrean, beharbada bi urtetik behin eginen dela Nafa­rroako Bertsolari Txapelketa. Hu­rrengoa beraz, 2013an.

Azken agurrean txa­pel­dunak sufritzen ari direnei eskaini zien txapela.

TXAPELA NORI

«Etxetik urrun ziega batean, 

alaba daukan aitari,

istripu batean seme bat

galdu duen amari,

elbarri­tasun bat daukanari,

minbizia daukanari,

maitasunean bihotza mila,

puska egin zaionari,

bizitza ez da beti izaten irrifarraren atari,

txapel bat nola eman didaten,

beste behin ere opari,

daukadan poza ematen diot,

sufritzen ari denari»

Julio SOTO

Azken agurra

SAILKAPENA

1. Julio SOTO (Gorriti) 759 puntu

2. Xabier SILVEIRA (Lesaka) 754,5 puntu

3. Estitxu AROZENA (Lesaka) 527,5 puntu

4. Jon BARBERENA (Elizondo) 515,5 puntu

5. Julen ZELAIETA (Bera) 512,5 puntu

6. Xabier TERREROS (Lesaka) 507 puntu

7. Eneko LAZKOZ (Etxarri Aranatz) 495 puntu

8. Oskar ESTANGA (Gaintza) 479,5 puntu

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun