Basaburua nagusitu da Nafarroako Herri Kirol Jolasetan kadete mailan

TTIPI TTAPA 2011ko apirilaren 19a

Basaburuako neska-mutikoak nagusitu dira kadete mailako sokatiran eta proba konbinatuan. Legarra

Igantziko Unanuk irabazi du kimu mailako proba konbinatuan

Nafarroako Herri Kirol Jolasetako Finala jokatu zen Berroetan apirilaren 17an, igande goizean. Nafarroako Kirol Institutuarekin batera antolatzen diren Kirol Jolas hauetan hiru mailetako txapelketak jokatu dira: kimu mailakoak (11-12 urte), haur mailakoak (13-14 urte) eta kadete mailakoak (15-16 urte). Haur eta Kadete mailetan Proba Konbinatu txapelketa eta Sokatira txapelketa jokatu dituzte. Kimu mailan berriz Proba Konbinatu txapelketa bakarrik.

Kadete mailan, Baztango Basaburua taldeak irabazi du, bai proba konbinatuan, baita sokatiran ere. Proba konbinatuan, Berroetan garaipena lortu zuten Basaburuakoek (09:15), Berriozar (09:34), Andra M ari (10:33) eta Txantrearen (12:47) aitzinetik. Honela, sailkapen orokorrean 18 puntu eskuratu ditu Basaburuak, 16 puntu Berriozarrek, 11 puntu Andra Marik eta 4 puntu Txantreak.

Sokatiran, Berroetako saioan berdindu egin zuten Basaburua eta Berriozarrek. Beraien arteko tiraldi bana irabazi egin zuten, gainerako guziak bezalaxe. Baina lehendik puntu bat gehiago zuten Basaburuakoek eta honela, txapeldun izan dira baztandarrak. 17,5 puntu eskuratu zituzte, Berriozarrek 16,5 puntu, Andra Marik 11 puntu eta Txantreak 5 puntu.

Haur mailan, proba konbinatuko finalean, Etxarri Aranazko Andra Mari taldea nagusitu zen (08:03). Bigarren postua Basaburuarentzat izan zen (08:27), hirugarrena Berriozarrentzat (08:43) eta laugarrena Iñigo Aritzarentzat (09:30).

Sokatiran, haur mailan, Berriozar izan zen txapeldun, Andra Mari bigarren, Putterri hirugarren eta Basaburua laugarren.

Kimu mailako proba konbinatuan igantziarrak garaile

Kimu mailako proba konbinatuan, azkenik, Igantziko Unanu taldeak garaipena lortu zuen, 6 minutu eta 28 segunduko denborarekin. Bigarren Andra Mari izan zen (06:43), hirugarren Basaburua (06:47) eta Berriozar laugarren (06:56).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun