Haur Kantari jaialdietako azken saio jendetsua ospatu zen apirilaren 17an Gaiarren

TTIPI TTAPA 2011ko apirilaren 19a

Partehartzaile guziek batera abestu zuten saioaren bukaeran. Diario Noticias

Leitzako Leire Erbiti eta Berako Larun taldeak Euskal Herrikoan hartuko dute parte

Lehiaketetako presioa alde batera utzi eta kantuan gozatzeko aukera izan dute aurten ere neska-mutikoek Nafarroako Haur Kantari Jaialdiaren baitan. Azkeneko saioa apirilaren 17an, igande goizean egin zen Iruñeko Gaiarre Antzokian, 700 entzuleren aitzinean.

Lehiaketetako presioa alde batera utzi eta kantuan gozatzeko aukera izan dute aurten ere neska-mutikoek Nafarroako Haur Kantari Jaialdiaren baitan.

Azkeneko saioa apirilaren 17an, igande goizean egin zen Iruñeko Gaiarre Antzokian, 700 entzuleren aitzinean.

Tartean, eskualdeko hainbat kantari izan ziren Gaiarren. Bortzirietako Bortziriak taldeak “Gogoak” kantatu zuen; Lekarozko Leire Onsalo bakarlariak “Ta orain ze?”; Iturengo Joare Taldeak “Lokaleko leihotik”; Goizuetako Ainhoa Zabaletak “Zu barik”; Leitzako Leire Erbitik “Hegaldi askea”; Berako Larun taldeak “Izar uxoa” eta Berako Axuriak taldeak “Min hau”. Denera, Nafarroa osotik etorritako 19 talde, bikote eta bakarlari aritu ziren oholtza gainetik kantari, denak 6 eta 16 urte arteko neska-mutikoekin osatuak.

Hain zuzen, nahiz eta txapelketa ez izan, Leire Erbitik eta Berako Jesusen Bihotza ikastetxeko 15 nexkek osatutako Larun taldeak eskuratu zuten ttikien kategorian Euskal Herriko jaialdietan parte hartzeko eskubidea. Gaztetxo mailan, izan zen berdintasunaren ondorioz, ez zen erabakirik eman.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun