Etxalako Independienteak taldeko hiru zinegotziek, 1991 urtetik udal hauteskunde ezberdinetan izandu diren zerrenda kideak eta Udal taldea sustengatzen duten etxalartarrek hurrengo legealdian Etxalarko Herriko Etxean lan egiten segitzeko asmoa adierazi dute.
Heldu den legealdiari begira, “1991garren urtean lehen aldiz hauteskundeetara aurkeztu ginenetik segitu dugun ibilbidea eta lan moldeak izango dira gure ezaugarriak” adierazi dute ohar bidez. Izen berriarekin “baina betiko ilusioarekin” Etxalarren alde erantzukizunean oinarrituta lan serioa egiteko prest daudela jakinarazi dute. Ilusioa eta gogo hori gauzatzeko, udal hauteskundetarako zerrenda aurkeztu dute. Arantxa Zubieta izanen da zerrenda burua eta berarekin lana egiteko “hautagai berri eta esperientziadunen talde bat” osatu dute.