Bertizko Turismo Patzuergoak on-line erreserba zentrala aurkeztu du

TTIPI TTAPA 2011ko apirilaren 15a

Bertizko Turismo Partzuergoko bazkiedeak ikastaroa hartu zuten teknologi berrietara egokitzeko Utzitako argazkia

Landetxeen Elkarteekin batera lan eginez sortu dute Baztan-Bidasoako on-line erreserba

Urte beteko lanaren ondoren Bertizko Turismo Partzuergoak eta Hirurak Bat landetxe elkarteak Baztan-Bidasoako ostatu zentrala martxan paratu dute. www.baztan-bidasoa-com eta www.consorciobertiz.org helbidetan egin daitzeke kontsultak. Bi helbide izanda jende gehiagorengana hurbiltzea nahi lukete, interneten presentzia handiagoa lortuz.

Urte beteko lanaren ondoren Bertizko Turismo Partzuergoak eta Hirurak Bat landetxe elkarteak Baztan-Bidasoako ostatu zentrala martxan paratu dute. www.baztan-bidasoa.com eta www.consorciobertiz.org helbidetan egin daitzeke kontsultak. Bi helbide izanda jende gehiagorengana hurbiltzea nahi lukete, interneten presentzia handiagoa lortuz.

Web orriak landetxeen informazioaz gain, apartamentu, hotel, kanpin eta aterpeetako informazioa eskaintzen du. Etxetik kontsultak egiten ari denak ikus dezake zenbat lolega dauden libre adibidez. Horrez gain erreserba eskatzen ahal du eta hau jabeari zuzenan ailegatu ondoren, jabeak konfirmazioa bidaltzen du. Kasu batzuetan ordainketa ere egin ahal izanen da internet bidez.

Bilatzailean, erabiltzaileak aukeratzen ahal du interes puntu batean hurbiltasunarengatik, zonalde edo aranen arabera edo herrien arabera. Bilaketa zorrotzagoak ere egin daitezke, alojamendu mota edo nahi diren zerbitzu eta beharrak aukeratuz. Establezimendu bakoitza ere banaka ikus daiteke, bere deskribapenarekin, 5 argazkirekin eta Googleko mapan duen kokapenarekin.

Formazio ikastaroa

Promozio honek teknologi berrietara egokitu beharra eskatzen du. Horregatik formazio ikastaroa eskainaini du Bertizko Turismo Partzuergoak. 150 establezimendu bazkiderekin formazio ikastaroak bi txandatan antolatu zituzten. Euren negozioko kudeaketak behar bezala egiten ikasteko.

Web-orri bisitatuena

Bateratutako web orria otsailetik martxan dago eta oso hasiera ona eduki du bisitei dagoekionez. Nafarroako Unibertsitatea Publikoko marketing ikasle talde batek lan bat egiteko aukeratu zuen Bertizko Partzuergoa. Googleko mundu txapelketa batean parte hartu zuten eta adwords izeneko googleko iragarkietan diru kopuru bat gastatzea zen euren lana. Hilabete batez estrategikoki aukeratuako iragarkiak jarri zituzten Partzuegoaren web orria posizio onenetan egon zedin. Horrela lortu dute Googleko bilaketetan egun batzuetan Espainia mailako turismo web-orri garrantzitsuenak gainditzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun