Unai Bertiz sunbildarrak bere marka hobetu du Etxauriko harriaren txapelketan

TTIPI TTAPA 2011ko apirilaren 12a

Ezkerretik eskuinera, Unai Bertiz sunbildarra, Josetxo Urrutia leitzarra eta Xabier Ariztegi etxalartarra, Etxauriko harri baldarrarekin. Oskar BARBER

Bigarren izan da Bertiz, Josetxo Urrutia hirugarren eta Xabier Ariztegi laugarren

Aiako Joxeramon Irureta Izeta II.ak (Gipuz­koa) irabazi zuen apirilaren 3an jokatu zen Etxau­riko Antzinako Ha­rriaren Txapelketa, Aimar Irigoienek iaz egindako marka –14 jasoaldi– hobetuz. 15 jasoaldi egin zituen aiarrak.

Baina Unai Bertiz sunbildarrak egindako lana ere azpimarratzeko modukoa da, bikain moldatu baitzen 136 kilo eta erdi dituen harri balda­rraren. Bere marka hobetzea ere lortu zuen, hamar jasoaldi eginez. Eskualdeko bertze bi lagun aritu ziren lehian, Josetxo Urru­tia lei­tza­rra eta Xabier Ariztegi Santxin etxalartarra. Urrutiak bortz jasoldi egin zituen eta Ariztegik bi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun