636 korrikalarik parte hartu dute aurtengo Sara Korrika Trail lasterketan

TTIPI TTAPA 2011ko apirilaren 12a

636 lasterkaritik 535 helmugaratu ziren. WWW.SARAKORRIKA.COM

Fernando Etxegarai hirugarren helmugaratu da

Seigarren urtez, martxoko azken igandean Sara Korrika Trail lasterketa iragan zen. Marka guziak hautsiz, 636 korrikalarik eman zuten izena proban eta horietatik 535ek lortu dute lasterketa bukatzea.

Itziarko Aitor Osa txi­rrindulari ohia izan zen bizkorrena eta 01:55:33­ko denborarekin, Fernando Etxe­garaik zeukan marka kasik hiru minututan hobetu zuen. Bigarren postua, Natitxua taldeko Imanol Goñiren­tzat izan zen (01:57:56) eta hirugarren egin zuen Lein­­tzgain taldean ari den Fernando Etxegarai beratarrak (01:59:04). 25 kilometroko lasterkaldia bi ordu baino guttiagoan egin zuten bakarrak izan ziren. Leintzgain taldean ari den Iñigo Lasaga etxa­lartarra, bertzalde, 13. postuan sartu zen (02:09:17).

Emakumezkoen artean, Leintzgain Mendi taldeko Oihana Kortazar izan zen bizkorrena (02:27:29), bigarren Abadiñoko Oihana Aizkorbe­beitia (02:30:34) izan zen eta podiuma Trintxerpeko Leire Elosegik osatu zuen (02:37:11).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun