Zirikolatz taldeko dantzari ohiak berriz bildu dira eta ikusgarria prestatzen hasi dira

Franck DOLOSOR 2011ko apirilaren 12a

Zirikolatz taldeko mutikoak Kanbon ospatu zen Dantzari Ttiki egunean 80ko hamarkadaren erditsuan. Franck Dolosor

Lagun giroa eta dantza uztartu nahi diutzte garai zaharrak oroitu eta berreskuratzeko

Zirikolatz izen ezaguna da Senperen. Oihan zabala izateaz gain­, badira 30 urte pasa izen hori daramala herriko euskal dantza taldeak. Elkarte hunek bi adar ditu gaurko egunean, haurrena eta helduena, eta orain hiruga­rrena sortu da: dan­tza­ri ohiena. 80 eta 90eko hamarkadetan dantzan aritu diren senpertarrak be­rriz bildu dira elgarre­kin dantzatzeko eta ateraldiak egiteko. Dantzari ohi guziei idekiak diren dantza saioak berri­ki hasi dira eta orain helburua da 40 bat minuta­ko ikusgarria presta­tzea agorrilean eskain­tzeko gisan. Betiko dantzak taularatuko dira lehenik (ingurutxo, banako, Be­teluren fandangoa...) bainan gero ez dute baztertu sorkuntzari lo­tzea. Dantzatzeaz gain,­ lagun giroa berriz sortu nahi da dantzari ohien artean. Zonbait ateraldi egitea aipatzen dute eta zergatik ez, elgarretaratzeak etxez etxe ibiltzeko ihauteri ga­raian­ eta bai abenduaren 31n Dios te salbe elgarrekin kantatzeko ere. Ideiarik ez dute falta eta ez da dudarik beren be­rri izanen duzuela ondoko bestetan...

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun