Ohiturari jarraikiz, apirilaren 2an iragan zen aurtengo Olerkarien Eguna Amotzeko Larraldean, Hatsa elkartearen inguruan. Hantxe bilduak ziren Euskal Herri osoko olerkariak, hauen artean Erlaitz, olerkari umetxoena 15 hilabete baizik ez baititu; eta Goiurri Unanue Arruabarrena olerkari gaztetxoena 17 urte dituena. Auxtin Zamora antolatzailearen arabera, «iduri du duela 13 urte hasi zen bideak bere ardatza oraino geroari buruz fermuki atxiki nahi duela». Apirilaren 15etik 30erat, Maite Toledo eta Jone Telleriaren olerki eta margo erakusketa ikusgai izanen da Larraldean, eta uztail osoan, Agurtzane Anduetzaren Sorkuntza bizia. Xehetasunak nahi dituenak sarerat jo beharko du helbide huntarat hain xuxen: http://olerkarien-eguna1.blogspot.com/. Gainerat, Olerkarien Eguna ez da oraino bururatua olerkari gaztetxoek ospakizun batzuk aurkeztu nahi dituztelako Lartzabaleko kolegioan, Andoaingo institutoan, Baionako Bernat Etxepare ikastetxean, Senpereko Ikastolan eta Igantziko eskolan.