Bizi Garbia, Senpere aldean hondakinez arduratzen den elkargoak bere web gunea berritu du osoki. Bertan, informazio andana, bideoak, deialdi publikoak eta holakoak irakur daitezke. Pedagogia ainitz duen web gunea da Bizi Garbiari buruzko informazio osoa eskaintzen baitu. Ahatik, 9 000 euro gosta den gunea erdara hutsean da ez baita hitz bat ere euskaraz agertzen.