Apirilaren 3an Sarako Izarra errugbi taldeak balentria egin zuen Azkaingo Kiroleta zelaian. Txapelketako final laurdenetarako sailkatu dira partida on baten ondotik. Sailkapen nagusian haien aitzinean bukatu zuten Azkaindarrei 25-22 irabazi zieten joko ederra proposatuz. Final laurdenetan, multzoko lider bukatu zuen Arrangoitzeren kontra jokatuko du joan etorriko kanporaketan. Lehena Animaniako zelaian jokatzekoa zen apirilaren 10ean eta itzulerakoa igande honetan Arrangoitzen.