Haurtzaindegi beharrean diren biztanleentzat galdeketa abiatu du Herriko Etxeak, eta horren harira, papertxoak banatu ditu. Familiko datuekin batera, etxean 3 urte bitarteko zenbat haur dituzten, oraingo zaintzeko modua zein den eta herrian haurtzaindegi bat muntatzea interesatzen zaien ala ez erantzuteko eskatu da, eta interesatuz gero, euskalduna ala elebiduna nahiko luketen. Papertxoa beteta ortziral honetarako, apirilak 15, Herriko Etxera eraman behar da.