Saiberri taldea, Erramun Martikorena eta Jean Bordaxar laukotea ariko dira apirilaren 24an elizan

Joanes GARCIA 2011ko apirilaren 12a

Sarako Ondareak antolatu du kantaldia

Pasa den martxoaren 4an Claude Labatek eginiko mintzaldiaren arrakasta ikusirik, urtean zehar ekimen gehiago eginen dituztela iragarri du Sarako Ondarea elkarteak. Horren berri mar­txoaren 31n eman zuen, elkarteko kideak Pleka trinketean bildu baitziren eta primaderan abiatuko dituzten ekimenak aurkeztu baitzituzten. Idazleen Biltzarrean ere bertan izanen direla oroitarazi zuten.

Une garrantzitsuena, apirilaren 24an izanen da. Elkartea bizi arazteko kantaldi polit bat antolatu baitute elizan, 18:00­etan. Ipar Euskal Herriko hiru herrialdeetatik etorritako artistak entzuten ahalko dira: Sarako Saiberri taldea, Baigo­rriko Erramun Martikorena eta Xiberuko Jean Bordaxar laukotea. Sartzeak aurrez eros daitezke sei eurotan Turismo Bulegoan eta egunean bertan erosten ahalko dira, zortzi eurotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun