Ekitaldiz betea izanen da apirilaren 24ko Nafarroaren Eguna Baigorrin

TTIPI TTAPA 2011ko apirilaren 12a

Baigorriko plaza jendez beterik Nafarroaren Egunean. Artxiboko argazkia

Egun eta toki berean ospatuko da Aberri Eguna

Egun eta toki berean ospatuko da Aberri Eguna TTIPI-TTAPA Apirilaren 24an ospatuko da aurtengo ­Na­farroaren Eguna. Ber­tze urte batez indartu egin nahi da Nafarren ar­te­ko lotura Baigorrin. 33. edizioa izanen da aurtengoa eta bertze urteetan bezala, ekitaldiz beterik dator. • 08:00etan herriko aparkalekuan askaria izanen da.

• 11:00etan kabalkada Baigorriko karr­iketan barna. Baigorri, Txantrea eta Amikuzeko ziganteekin, garaztarrak, Otsagiko dantzariak, joaldunak, Nafarroako gaiteroak, Uztaritzeko txaranga, txistulari eta trikitilariekin.

• 12:00etan ikusgarria izanen da Plaza Nagusian: Basaizearen hi­tza, Karmeleren irrin­tzia, jauziak eta Larrain­ dantza.

• 13:30ean Aberri Eguneko Ekitaldia Gaztain­ Errekan. Aurtengo Nafarroaren Eguna Abe­rri Egunarekin batera ospatuko da. Izan ere, Independentistak sareak Baigorri aukeratu baitu «nafar lurralde batasunaren ikurra» delako.

Gune desberdinetan ere prestatu dituzte ekintzak, eta ez da girorik faltako egun osoan Baigorrin:

PETZEAN

• 14:30ean Garazi, Ortzaize, Itsasu eta Baigura ikastolen bazkaria. • 23:00etan Harakinkia.

PLAZA XOKON

• 14:00etan kantuz.

PLAZA  NAGUSIAN

• 15:00etan bidaia. • 17:00etan dantza ikusgarria: Aurtzaka (Beasain, Gipuzkoa), Makilariak, Errege Txopitak (Larraine, Zuberoa). • 19:00etan Jauziak Ezpelarekin eta La­rrain­ dantza. • 21:00etan Holako.

XOKOAN

• 14:00etan Joxpa. • 16:00etan Txamp’s. • 18:00etan Itziarren semeak. • 20:00etan Laket.

GAZTAIN ERREKAN

• 14:00etan Nahixan. • 16:00etan Xutik. • 18:00etan Kiki Borda­txo.

LAPINATEGIAN

• 15:00etan Willis Drumond. • 17:00etan Ekintza.

ELIZA AITZINEAN

• 17:00etan Karles Belda eta Conjunt Badabadoc.

Aipatutakoaz gain, egun osoan izanen dira bertze animazioak: Kuxkuxtu, Mutiko Alaiak, Burrunbazale, Kezka, Triki ta bertsu, Punpeka, Burgaintzi, Zpeizmukaki...

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun