Iazkoa baino ia 62.000 euro ttikiagoa den aurrekontuari lehen onespena eman dio Udalak

TTIPI TTAPA

Alegaziorik aurkezten ez bada, 187.543,65 euroko aurrekontua izanen du Udalak 2011ri begira. Horieta­tik 17.098,17 euro inber­tsioetara bidera­tuko dira, eta nagusiena herrian WiFi zerbi-tzua paratzea izanen da, Aste Santurako mar­­­txan egotea da espero dena. Iazkoarekin konparatuz, 61.728 euro murri­tzagoa izanen da aurtengo aurre­kontua. Aldi berean, in­bertsio guttiago eginen dira: iaz inbertsioetan 55.000 euro gasta­tu bazituen, aurten 37.902 euro guttiago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun