Kastrok ezin izan du deus egin Zalduaren kontrako desafioan

J. URROTZ/TTIPI TTAPA 2011ko apirilaren 12a

Raul Kastro aizkoran. Koldo ALDUNTZIN

Zortzi minututik gorako aldea atera dio gipuzkoarrak

Garaipenik gabe, baina ez gaizki aritu zelako. Raul Kastrok (29 urte) ezin izan zuen apirilaren 3an Zumarragako Xabier Zalduarekin (32 urte) Donezteben egina zuen desafioa irabazi.

Bakoitzak 18 ka­naer­­diko moztu behar izan zituen, eta denak Kas­trok plazaratu zituen. Alde bakoitzak 3.000 euro jokatu zituen eta hasieratik dirua Zalduaren alde atera bazen ere, ez zen aunitzik jokatu.

Zumarragakoa hasieratik jarri zen aitzine­tik, eta berehala hasi zen aldea ateratzen. Lehenbiziko enbo­rrean­ 15 segundoko tartea egina zuen, eta bigarren enborrerako 33 segundoko tartea lortu zuen.

Ez zuen gaizki jokatu Kastrok, baina Zaldua indartsu agertu zen eta sasoian dagoela erakutsiz, gozatu egin zuen. Azkenean, lan guztiak akitzeko 44 minutu eta 43 segundo behar izan zituen gipuzkoarrak eta 53 minutu eta 4 segundo urroz­tarrak. Hala, bi apustu jokatu eta biak irabazi ditu, lehendik Ander Erasun menderatu baitzuen.

Apustuaren ondotik, Donamariako ostatuan bazkaldu zuten Kastrok eta lagunek, guztira 25 lagunek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun