Gaztetxoak kantari

Fermin ETXEKOLONEA 2011ko apirilaren 12a

Zubietako neska-mutikoak Nafarroako Haur Kantari Jaialdian Jon Mikel ARAGON

Kontent itzuli ziren neska-mutikoak apirilaren 2an Elizondon Nafarroako Haur Kantari Jaialdian kantatu ondotik. Iturengo eskolako beste ikasleekin batera, bortz herritar aritu ziren abesten, Arantxa Diez zuzendari zutela: Naiara Anso, Saioa Mariezkurrena, Haizea Artieda, Duba Saadi eta Mikele Etxekolonea. Parte­ hartzeko, Aierrik musika taldearen laguntza ere ezinbestekoa izan zen, musika jotzen Aie­rrik-ekoak aritu zirelako. Bestalde, Arantxak gurasoei eskerrak eman nahi izan dizkie entsaioak direla eta, harat honat bueltaka ibili behar izan dutelako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun