Oso gutxigatik, baina Nafarroako Bertsolari Txapelketako finaletik kanpo gelditu da Ander Fuentes Itturri. Zortzi bertsolari sailkatu ziren finalera, eta herriko bertsolaria bederatzigarren gelditu zen finalerdietan, Xabier Terreros zortzigarrenak baino hiru puntu gutxiagorekin, eta beraz, finaletik pauso batera. Ea hurrengoan zortea duen.