Joan den astean hartu zuten herriko zazpi jubilatuk Portugalerako bidea, Arkupeak erretiratuen elkarteko beste hainbat kiderekin batera. Astea han pasatu ondotik, astearte honetan egitekoa zuten buelta Etxekeneko Jose Luis Mendiburuk eta Ana Mujikak, Markeseko Xanti Uhaldek eta Mari Karmen Elizaldek, Ixkinako Miguel Arregi eta Dolores Indakoetxeak eta Okindegiko Mari Karmen Ormaetxeak. Espero dugu ongi pasatu izanen dutela.