Eskolako ikasleak haur kantari jaialdian

Arkaitz MINDEGIA 2011ko apirilaren 12a

Iturendarrak Nafarroako Haur Kantari emanaldian Jon Mikel ARAGON

Azken hilabetean lanean fuerte ibili dira eskolako ikasle eta irakasleak eta apirilaren 2an Elizondon egin zen Nafarroako Haur Kantari Jaialdiaren kanporaketan hi­ru­ taldek parte hartu zuten. Ttikienen taldea, Do, Re, Mi, June Ariztegi, Aimar Arre­txea, Endika eta Maddi Astrain, Ilazki Cruz, Marion Elizalde, Xabier Goizueta, Saioa Marizkurrena, Janire Mikelarena, Naiara Anso, Alazne Mariezkurrena, Oihan Marti­nez, Ibai eta Egoitz Bueno eta Lorea Varela y Falquek osatu zuten. Bigarren taldean, Lagun taldean, Haizea Aioroa, Mattin Altxu, Lorea Bazterrika, June Cruz, Estefania Etxebeste, Haizea Artieda, Ainara Altzuri, Ekain Ariztegi, Enara Ariztegi, Oier Mikelarena, Leire Manterola, Janire Mindegia eta Maider Varela y Falque aritu ziren. Eta azkenik Joare taldean Gurutze Fagoaga, Imanol San­siñena, Zuriñe Bueno, Olaia Alzuri, Hodei Aioroa, Ane Bazterrika, Iratxe Fagoa­ga, William Lombana Giraldo, Andoni Mindegia eta Duba Saadik parte hartu zuten. Hiru talde hauei musikarekin laguntzen eskolako ikasle ohiak izan ziren: baxuarekin Manex Ormazabal, trikitixarekinn Joxe Mari Mitxelena, bateriarekinn Beñat Etxekolonea, kitarrarekin Garbiñe Olazar, xirularekin Garbiñe Leiza eta xilofonoarekin Ainhoa Larrea. Lan bikaina egin zuten hiru taldeek eta gainera, Joare taldekoek finalera sailkatzea lortu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun