Osasun kontsulta akitzeko dirulaguntzaren esperoan dago Udala

Arkaitz MINDEGIA 2011ko apirilaren 12a

E Planetik hartutakoa ez da nahikoa izan egin beharreko guztia egiteko

Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzen esperoan dago Udala, anbulategi berriaren obrak akitu ahal izateko. Orain­ artean, bi diru partida jaso eta inbertitu dira eskola zaharra berritzen. Horietako bat 51.187,40 eurokoa eta bertzea 84.390 eurokoa. Laguntza hauek Espainiako Gobernuak bideratutako E Planetik jasotakoak dira. Dirulagun­tza horiekin obraren zatirik haundiena egitea lortu da, baina ez da nahikoa izan lan guztiak akitzeko. Iturgintza, elektrizitate eta ezin­duen­tzako egokitza­penak egiteko ez da dirurik ailegatu.

Gaur egungo anbulategia Medikuaren Etxea izeneko eraikinean dago eta herrita­rrez gain, Zubietako eta Elgorriagako bizilagunek ere erabiltzen duten zerbitzua da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun