Udaletxeko lanak akituak

TTIPI TTAPA 2011ko api. 12a, 10:48

Akitu dituzte Herriko Etxean egiten ari ziren obrak eta aste honetatik aitzinera udaletxeko sarrera nagusia erabili ahal izanen da. Oztopo arkitektonikoak kendu dituzte. Egokitzapenak lehenbiziko solairuan egin dira, sarreraren eta lehenengo solairuaren artean. Igogailua jar­tzeaz­ gain, komunak, eskailerak, baranda eta argiak berritu dira. Komunak ere goitik behera be­rrituak izan dira. Orain arte ez baitzuten ezindu fisikoentzako baldin­tza egokirik betetzen.

Lanak 130.000 euroko aurrekontua izan dute eta Espainiako Gobernuaren E Planetik hartutako dirua izan da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun