Egutegi arazoak direla eta, zenbait aldaketa egin ditu Erreka Kirol Elkarteak bere jardueretan. Herri krosa ohi baino laisterrago izanen da, ekainaren 12an. Eta Errekaren Eguna ekainaren 17an eta 18an.
Bertzalde, Erreka 1976-2011: Atzo, Gaur eta Beti; Lagundu Etorkizuna lantzen! lelopean, Nafarroako Kutxaren Zuk aukeratu, zuk erabaki egitasmoaren barne, proiektua aurkeztu du Errekak. Elkartearen ekitaldiak antolatzeko dirulaguntza garrantzitsua dela gogorarazi dute.