Nafarroko landa eremuan aritzen diren postariek protesta egin zuten martxoaren 30ean, eliz atarian. Jakina da baserri inguruetan harat-honatean kilometro aunitz egin behar izaten dituztela eta azken hiru urteetan, nahiz eta erregaiaren prezioa %50 igo den, beraiek berdin-berdin kobratzen dute: kilometroko 22 zentimo. Beraz, kopuru hori eguneratzea eskatu dute. Gure inguruko postari batzuek 70 eta 80 kilometro artean egin behar izaten dituzte egunero eta hori salatzeko, agerraldian pankarta adierazgarria plazaratu zuten: Landa eremuko postari izatearen miseria zioen, eta marrazkian, erregai-hornigailu batekin postaria apuntatzen…