MP5ekin egin ahalko dira herriko bisitak ttipi-ttapa Turismo bulegoa Aste Santuan jarriko dute berriro ere martxan. Bisita gidatuak egin ahal izanen dira herriko gune garrantzitsuenak ezagutu ahal izateko.
20 Mp5 paratuko dira bisitarentzat eskuragarri eta herriko mapak ere banatuko dira herria ezagutzeko. Mp5ak eskuratzeko ez da ordaindu beharrik izanen baina trukean NAN-a utzi beharko da. Behin bisita akitutakoan, eta Mp5a bueltatutakoan itzuliko dute nortasun agiria.
Egitasmo berri hau Bera, Lesaka eta Elgorriagako Udalek ere paratuko dute martxan.