65 urtetik goitiko pilotariei desafioa luzatu die Bautista Iruruetak

TTIPI TTAPA 2011ko apirilaren 12a

Sortzez Elgorriagakoa eta gaur egun Donezteben bizi den Bautista Iruruetak pilota gosez segitzen du. Duela urte­ batzuk desafioa luzatu zien bere adinekoak edo zaharragoak ziren pilotariei, partida bat joka­tzeko. Betidanik gustuko izan du pilota eta Ameriketan bizitu zenean hainbat partida joka­tu zituen zuriz. Baina Euskal He­rrira bueltan, pilotarako grina ez zaio itza­li eta oraingoan ere bere adinekoak edo zaharragoak diren Nafa­rroa, Gipuzkoa edo Biz­kaiko pilotariei luzatu die erronka esku pilotan aritzeko. Muga eguna garbi dago: 1946ko apirilaren 18an jaio zen Bautista eta data hori edo lehenago jaiotako edozeinen kontra joka­tzeko prest dago. Hortik aitzinerakoak bi pilo­tariek hitzartuko lituzkete; Etxalarko frontoia proposatu du berak, baina bertze­ edozeinetan ariko litzateke eta honelako apostuetan jokatzen ahal den dirua ere ez du zehaztu: «Nik pilotan jokatu nahi­ dut eta jendea mugi­tze­ko dirua mugitzea ere ongi­ dago, baina bazkari bat ere joka­tzen ahal dugu, hori guttienekoa da». Prest dagoe­nak 646 799828ra dei­tzea aski du. Bere helburua pilotan joka­tzea da, «lehengo apostu moldea pilo­tan ere berreskuratu, frontoiko bizitasuna be­rres­kura­tzeko» eta badaki garai batean pilota­ri onak izandakoak badirela. Baina pena ematen dio pilotarako zaletasun eta grina adinarekin apal­tzen doa­lako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun