Sortzez donostiarra baina azken urte eta erdian Sunbillan bizi den Asier Fagoaga argazkilariak ikastaroa eskainiko du aurten ere herrian. Maiatzean izanen da, hilabeteko astelehen eta ortzegunetan. Maiatzaren 2an hasiko dira eta 26an akitu. Argazkiaren munduan sartzeko, hastapeneko saioak eginen dira.
Zortzi-hamar lagunendako ikastaroa izanen da, eta dagoeneko bortz apuntatuak badiren arren, oraindik eman daiteke izena, 685 753564ra deituta. Aspaldidanik dabil argazkilaritzan Fagoaga. 2000an akitu zituen argazkilaritza ikasketak, eta geroztik hainbat lanetan ibili da: aldizkari eta liburuetarako argazkiak egiten, bataio, ezkontza edo jaunartzeetarako erreportajeak egiten...
Erakusketa
Ikastaroaren aitzinetik, Aste Santuan inguruko eta Donostiako hainbat paisairen argazki erakusketa izanen da Ariztigain kanpinean. Erakusketa berezia izanen da, izan ere, norbaitek argazkiak ageri den tokira joan nahi baldin badu, ondoan mapa bat izanen du toki horretara nola joan daitekeen jakiteko.