Ulibeltzak Elkarteak, Guraso Elkarteak, Antrotokiko gazteek eta Antzakaitz Kultur Taldeak antolatutako Asteburu Kulturala arrakastatsua izan da aurten ere. Ortziral arratsaldeko haur jokoetan neska-mutiko aunitzek parte hartu zuen eta arratseko mus txapelketan 12 bikote aurkeztu ziren. Gregorio eta Estefani izan ziren txapeldunak, Pattere eta Maribel gelditu ziren bigarren; Maxux eta Rakel hirugarren eta Joxe Martin eta Joxe Luis laugarren. Larunbat eguerdian txitxipilota lehiaketa jokatu zen, gastronomia eta umorea uztartzen dituen lehiaketa. Lau talde aurkeztu ziren lehiaketara eta Angel Mariezkurrena, Loli Gandara eta Ines Obregozok osatutako epaimahaiaren puntuazioak jaso ondotik, Pello Altzuri, Aitor Altzuri eta Imanol Apeztegiak irabazi zuten lehen saria, bonbon kaxa eta botila txanpaina. Bigarren saria Gu geu taldearentzat izan zen eta hauek Fonda ostatuan bortz kubata edo hamar kaña edo kalimotxo edateko aukera izan zuten. Hirugarren saria Kaxkarrak taldeak eskuratu zuen eta laugarrena Attope taldeak. Goiz eta arratsaldez haurrendako puzgarriak izan ziren eta giro ederrean ibili ziren ttikienak. Gauez, txiste afaria egin zen Guillermo Segurola txiste kontatzailearekin eta honetan 38 lagun apuntatu ziren. Igandeko ekitaldiekin borobildu zen egitaraua. IV. Gazta Lehiaketan 14 gazta aurkeztu ziren eta Arkaitz Vicentek, Rakel Urtxegik, Juanjo Ibarrak eta Mañoli Agirrek osatutako epaimahaiaren arabera, joan den urtean bezala, Migeleneko Josefina Jorajuriak aurkeztutako gazta izan zen onena eta 60 euroko saria eraman zuen. Bigarren saria (40 euro) Miguel Antzizarrek eskuratu zuen eta hirugarren sariko 20 euroak Primonekobordako gaztarentzat izan ziren. Aldi berean, artisau feria ere ikusgai izan zen, tartean herriko taloak eta ogia txokolatearekin dastatzeko aukera ere bai. Zare eder baten zozketa ere egin zen eta hau Leonor Latasari (969 zenbakia) tokatu zitzaion. Ondotik, Ulibeltzak Elkartean bazkaria egin zuten artisau eta laguntzaileek eta arratsaldea