1.198 langabe zeuden martxo hondarrean Doneztebeko Enplegu Bulegoan izena emanak, otsailean baino 17 guttiago (%1,40 guttiago). Pixka bat jautsi baldin bada ere, azken urteetako langabe kopuru handienen bueltan dago eskualdea. Martxoan 332 kontratu egin ziren Doneztebeko Bulegoaren bidez eta horietatik 45 izan ziren mugagabeak. 25 urtez goitiko gizasemeen artean beheiti egin zuen langabeziak (535etik 527ra) eta emakumeetan ere bai (551tik 542ra). 25 urtez beheitiko gizasemeetan 77tik 73ra jautsi zen eta emaku