Kirol denboraldia azkenera bidean da eta asteburu honetan aski partida garrantzitsuak jokatuko dituzte hainbat taldek. Erraterako, futbolean, mailaz zuzenean igotzeko aukera izanen dute Baztan eta Beti Gazte talde nagusiek. Biak lehen postuan sailkatuak daude eta baztandarren kasuan, azkeneko partida dute Huarten. Garaipena lortuz gero, txapeldun izanen dira eta zuzenean igoko dira Nafarroako Preferentera. Beti Gazteri hiru partida falta zaizkio oraindik. Baina larunbatean zuzenean igotzeko lehen aukera izanen du. Izan ere, lau puntuko abantaila ateratzen dio bigarren sailkatua den Behobiari eta, hain zuzen, talde hau izanen dute bisitari Mastegin. Honela, lesakarren garaipenak 7 puntuko abantaila emanen lieke bi partidaren faltan eta zuzenean igotzeko aukera. Futboletik atera gabe, Preferente maila ez galtzeko hil ala biziko partida izanen du Leitzako Aurrerak eta eskubaloian ere, bertze horrenbertze gertatzen zaio BKTko emakumeei. Hauek izanen dira asteburuko norgehiagokak:
FUTBOLA
Nafarroako Preferente mailan
Avance Ezkabarte - Aurrera KE, larunbatean 17:00etan Arren.
Gipuzkoako Gorengoen mailan
Beti Gazte – Behobia, larunbatean 18:00etan Lesakako Mastegin.
Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako igoera fasean
Gure Txokoa – Usurbil, larunbatean 17:00etan Berako Matzada zelaian.
Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako kopan
Beti Gazte B – Hernani, larunbatean 15:30ean Lesakako Mastegin.
Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
Universidad de Navarra - Doneztebe FT, igandean 11:30ean Nafarroako Unibertsitatean.
Itaroa Huarte – Baztan, larunbatean 17:00etan Huarteko Areta zelaian.
Gipuzkoako jubenilen lehen mailako igoera fasean
Trintxerpe - Beti Gazte, larunbatean 18:00etan Trintxerpeko Trintxerren.
Gipuzkoako jubenilen lehen mailako kopan
Gure Txokoa – Pasajes, igandean 16:30ean Berako Matzadan.
Nafarroako jubenilen lehen mailan
Baztan – CD San Adrian, igandean 16:30ean Elizondoko Giltxaurdi zelaian.
Nafarroako kadeteen bigarren mailan igoera fasean
BCD Valle de Egues – Baztan, larunbatean 15:30ean Sarrigurenen.
Gipuzkoako infantilen partehartze mailan, txapeldunen fasea
Gure Txokoa – Kostkas Miren Bihotza, larunbatean 13:00etan Berako Matzadan.
Nafarroako infantilen bigarren mailan
CD Atarrabia – Doneztebe, larunbatean 13:30ean Atarrabian.
Nafarroako neska kadeteak futbol-7 Kopa
Beti Gazte A – Berriozar, larunbatean 11:00etan Lesakako Mastegin.
CD Amigó - Beti Gazte B, larunbatean 11:15ean Amigó ikastetxean.
Nafarroako alebinak futbol 7
Baztan A – Berriozar B, larunbatean 11:00etan Elizondoko Giltxaurdin.
CD Infanzones - Baztan B, larunbatean 15:45ean Obanosen.
Doneztebe – San Fermin Ikastola, larunbatean 10:30ean Donezteben.
ARETO-FUTBOLA
Gipuzkoako 2. Mailan
Gure Txokoa – Zarauzko River Pest, ortziralean 20:30ean Berako Toki-Onan.
Gipuzkoako 3. Mailan
Umore Ona – DPO Baobab, ostiralean 20:30ean Goizuetako eskolan.
Mutiko infantilak
AD San Juan B – Aurrera, larunbatean 10:00etan San Juanen.
ESKUBALOIA
Emakumezkoen Ohorezko Maila Zilarra
Baztango KT – El Serron BM Palencia, larunbatean 19:00etan Elizondoko kiroldegian.
Senior gizonezkoak
Erreka A – Lagunak, larunbatean 17:00etan Donezteben.
Bardenas - Erreka B, larunbatean 18:30ean Tuterako Elolan.
Kadete mutilak
Erreka – Loyola San Antonio, ortziralean 20:00etan Donezteben.
Kadete neskak
Erreka – Loyola, larunbatean 11:00etan Donezteben. Itxako B - Baztango KT, larunbatean 10:00etan Lizarrako Carpa Oncinedan.
Infantil neskak
Cantolagua - Lekaroz A, larunbatean 11:45ean Zangozan.
Lekaroz B – Lagunak, larunbatean 10:00etan Elizondoko kiroldegian.
Alebin Mutikoak
Erreka – Loyola, larunbatean 10:00etan Donezteben.
Alebin neskak
Malkaitz – Erreka, larunbatean 10:00etan Burlatako Amor de Diosen.
Baztango KT – Itxako B, larunbatean 11:30ean Elizondoko kiroldegian.
SASKIBALOIA
Interautonomia 2. Mailan (2. Fasea)
Toki-Ona Bortziriak atsedena.
Nafarroako 2. Mailan
Berriozar MKE - Silotite Baztan, larunbatean 17:15ean Berriozarko kiroldegian.
Junior mutilak
Cantolagua - Silotite Baztan, larunbatean 16:00etan Zangozako kiroldegian.
Kadete mutilak
Toki-Ona Bortziriak – Calasanz B, larunbatean 10:30ean Berako Toki-Ona kiroldegian.
Kadete neskak
Toki-Ona Bortziriak atsedena.
Infantil neskak
CB Irurtzun - Toki-Ona Bortziriak, larunbatean 10:50ean Arrosadia kiroldegian.
Aurreinfantil neskak
Lagunak A - Toki-Ona Bortziriak, larunbatean 11:00etan Barañaingo Eulza ikastetxean.
Preminibasket neskak
Toki-Ona Bortziriak – Aranguren 00, larunbatean 11:45ean, Berako Toki-Ona kiroldegian.
Baztan-Errekako XXXII. Laxoa txapelketa
A multzoa
Arraioz B – Irurita B, igandean 16:00etan Arraiozen.
Doneztebe D – Doneztebe A, igande goizeko 11:30ean Donezteben.
Irurita C – Arraioz A, igande arratsaldeko 17:30ean Iruritan.
B multzoa
Doneztebe E – Doneztebe C, igandean 17:00etan Donezteben.
Doneztebe B – Oiz A, larunbatean 17:00etan Donezteben.
Oiz B – Irurita A, larunbatean 17:00etan Oizen.