«Kulturaren arloan onduz doan zerbait da Sarako Idazleen Biltzarra»

Gurutze PIKABEA 2011ko apirilaren 12a

Mixel Urbistondo Sarako hautetsia TTIPI TTAPA

Aurten 28. aldiz Eskual Herriko hainbat idazle eta margolariren topaleku bihurtuko da Sara, Bazko Astelehenez, apirilak 25, eginen den Idazleen Biltzarraren harira. 1993tik egiten den bezala, kiroldegian eginen da (10:00-18:00) . Dena dela, aurtengoa berezia izanen da, Joxe Migel Barandiaranek Sararen gainean egin zuen liburua eskuarara eta frantsesera itzulia izan baita eta liburua Biltzarrean eskuratzen ahalko baita. Hori baino lehen, ortziral honetan, hilak 15, Lurberri gelan eginen da liburuaren agertzea, 11:00etan.

AURTENGO BEREZITASUNA

«Jose Migel Barandiaranek Sararen gainean izigarrizko lekukotasuna egina du, baina gazteleraz. Orain, ordea, eskuaraz eta frantsesez itzulia izan da eta liburua Idazleen Biltzarrean izanen da. Hori izanen da aurtengo berezitasuna. Halere, hori baino lehen, liburu horren ager tzea apirilaren 15ean eginen da Lurberri gelan»

Dagoeneko 28 edizio bete ditu Sarako Idazleen Biltzarrak. Nolako balorazioa eginen zenuke?

Onerako aldatu da. Hastapenean, beti bezala, idazleak uzkur eta gutti ziren eta orain gero eta gehiago badira. Jendeak Bazko Astelehena Idazleen Biltzarrerako hartua du eta seku lako jendetza biltzen da. Eskual Herriko jendea biltzen da, Hegoaldetik eta Iparraldetik etorria. Erdaldun zenbait ere etortzen da, baina ge hie nak eskualdunak.

Zein helbururekin hasi zen Idazleen Biltzarra antolatzen?

Jean Michel Garat medikua hasi zen lehen aldikoz antolatzen, eta 1984ko Bazko Astelehenez egin zen. Idazleen biltzea izan zen hel bu rua, eta aldi berean, jen deak­ idazleak ezagut zitzan eta idazleek beren obrak jendea ri ager tzeko. Eta helburu horrekin segitzen dute orain Eskual Kultur Erakundeak eta Sarako Turismo Bulegoak. Ez da Durangoko disko eta liburu azokarekin konparatu behar, baina Iparralderakotz gauza polita da. Ideia ona izan zuen Garat medikuak.

Zenbat idazle biltzen dira?

Indar haundia hartua du eta orain ehun idazletik goiti biltzen dira. Gainerat, ez dira idazleak bakarrik, margolariak ere badira. Kulturaren arloan onduz doan zerbait da Sarako Idazleen Bil tzarra. 

Zer erran nahi du Idazleen Biltzarrak Sarako herriarentzat?

Inportantea da. Idazle batek bere kulturari izigarrizko ordaina uzten dio, lekukotasun bat eta idatzia beti hor geldituko da. Saran, maleruski, gutti dira idazleak, idazle uxkurrak gira, baina badira batzuk. Lehen ere izan dira: 1640 inguruan, sor tzez urdazubiarra eta Saran erretore egon zen Axularrek liburua egin zuen; 1770 aldera Saran apez egon zen Larregik testa men tu zaharra eta berria eskuarara itzuli zituen... Geroztik izan dira gehiago: herriko semeak ziren Jean Baptis te eta Leon Elizanburuk, erraterako, bertso eta kantu ainitz utzi dute.

Aurtengo berrikuntza zein izanen da?

Bi urtetarik norbait omentzen da, eta au r ten ez da izanen. Halere, aurtengo biltzarrak izanen du berezitasuna. Jose Migel Barandiaran Ataungo apeza 15 urtez Saran egon zen eta lan haundia egin zuen. Sararen gainean izigarrizko lekukotasuna egina du; etxez-etxe pasatu zen, animaliak kondatu, etxeetan nor bizi ziren, mendi, leku eta ur-erreken izenak bildu... Baina liburu hori gaz te leraz egin zuen. Orain, ordea, eskuaraz eta frantsesez itzulia izan da eta lan hori Idazleen Biltzarrean izanen da. Hori izanen da aurtengo Biltzarraren bere zi tasuna. Halere, hori baino lehen, liburu horren agertzea apirilaren 15 ean eginen da, Lur be rri gelan. Lanean aritu direnak eta dirua eman dutenak omenduak izanen dira. Edozein joaiten ahal da eta jan-edana ere izanen da.

Noren lana izan da?

Frantsesera Kattalin Totorikak itzuli du eta eskuaraz Ataungo Aizpurua anaiek. Baina Erramun Baxok zuzendari dutela, talde bat ere sortu da zuzenketak egiteko eta liburuak hemengo gisara emateko. Dirulaguntza eman dutenen artean, Barandiaran Fundazioa, Sarako Herria, Eskual Kultur Elkargoa eta Ataungo Uda la daude, bertzeak ber tze. Lan gai tza hartu da, eta liburu polita gelditu da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun