2011ko aurrekontua onartu du Udalak: 801.498 eurokoa, hain zuzen. Inbertsio haundienak ere zehaztu ditu: Bagoleko Bordako bidea moldatzeko bideratuko da zatirik haundiena, lan hauek 152.755 euro kostako baitira.
Orain arte errentan izan diren telebista errepikagailuaren tresneria erosi eginen da aurten, 7.000 euro inbertituz. Horiekin batera, Tximista erreka dragatuko da Errotatik hasi eta Gaztelu pareraino eta honetan 6.600 euro gastatuko dira. Oihan lanek 18.000 euroko gastua izanen dute. Aldi berean, Urritzokietako bidean lehendik egindako eskoileretatik bat aurtengo aurrekontuetan sartuko da 12.547 euroko gastuarekin. Gainerako aurrekontua bertze hainbat inbertsiotan erabiliko du Udalak.