Aurten inoiz baino beranduago suertatu den arren, Landagain eskolako haur eta irakasleak, gurasoen laguntzarekin zuhaitzak landatzera joan ziren martxoaren 25ean eguraldi ezin hobearekin. Haur Hezkuntzakoak autoz joan ziren Olako bordaraino eta lehen ziklotik goitikoak oinez. Hortik denak elkarrekin Bagata aldean gereziondoak, lizarrak eta haritzak landatu zituzten. Indarrak hartzeko Udalak eskainitako luntxa izan zuten. Lana akautu ondotik mendian bertan bazkaldu eta Haur Hezkuntakoak autoetan eta gainerakoak oinez bueltatu ziren eskolara.