Azken egun hauetan e-posta bidez ogasunaren izenean iruzurrak salatu dituzte Iratxe Nafarroako Kontsumitzaileen Elkartean. “Errenta aitorpenean dirua itzuli behar dizutela jartzen dute eta bankuko datuak eskatzen dituzte”.
Iratxe Elkarteak erran duenez iruzur honen biktima batzuk izan dira salaketa jartzen. Pertsona hauek e-mail bat jaso zuten Ogasunak dirua itzuli behar ziela esanez. Iruzurgileak Espainiako Zerga Agentziaren izenean idazten dute sinesgarritasuna lortzeko.
Behin e-maileko lotura zabaldurik beste orrialde batera eramaten zaitu. Bertan galdetegi bat betetzeko eskatzen dizute, NIF zenbakia, txartelaren zenbakia eta honen gakoarekin batera, aurretik erran dizuten errenta aitorpeneko diru sarrera egiteko.
Iratxe Kontsumitzaile Elkarteako oroitarazi du Erakunde Publikoek ez dutela e-mail bidez datu pertsonalik eta bankukorik eskatzen.