Baztanek eta Beti Gaztek hurbilago dute igoera

TTIPI TTAPA 2011ko apirilaren 11

Heldu den asteburuan irabazten badute zuzenean mailaz igoko dira biak

Asteburuko kirol jardunaldiak berri onak utzi dizkie Baztan eta Beti Gazte futbol talde nagusiei. Biak sailkapen buruan daude, Nafarroako Erregionaleko lehen mailan baztandarrak eta Gipuzkoako Preferenten lesakarrak. Baztandarrek partida zaila zuten hirugarren sailkatuaren kontra, baina garaipena lortu zuten Giltxaurdin. Halere, bigarren sailkatua puntu bakarrera dute orainik eta heldu den asteburuko azkeneko jardunaldian erabakiko da igoera. Baztandarrek irabaziz gero, zuzenean igoko dira. Egoera beretsuan dago Beti Gazte ere. Lesakarrek hiru partida falta dituzte oraindik eta lau puntuko aldea ateratzen diote bigarren sailkatua den Behobiari. Hain zuzen, Behobia izanen da heldu den asteburuan Mastegin eta Beti Gaztek irabazten badu, 7 puntuko aldea izanen du bi partidaren faltan eta zuzenean igoko da. Asteburu honetan honako emaitza hauek izan dira:

 

FUTBOLA

Nafarroako Preferente mailan

Aurrera KE 2 (Eneko eta Angel) – CD Erriberri 1

 

Gipuzkoako Gorengoen mailan

Dunboa Eguzki 1 - Beti Gazte 3 (Ibai Retegi, Ander Maia eta Oier Iantzi)

 

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Soraluze 5 - Gure Txokoa 4 (Andoni Riopedrek 2, Mikel Morcillo eta Alain Morcillo)

 

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako kopan

Behobia 3 - Beti Gazte B 3 (Pablo Tabernak 2 eta Mattin Gonzalez)

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

Doneztebe FT 1 (Jon Apeztegia) – CD San Ignacio 1

Baztan 2 (Agerrea eta Aletxu Mota) – Universidad de Navarra 1

 

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako igoera fasean

Beti Gazte 5 (Jon Etxebestek 3, Arkaitz Retegi eta Mikel Maia) – Eas 08 1

 

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako kopan

Gure Txokoa 3 (Luka Remiro, Fernando Iturria eta Bittor Txantre) – Behobia B 1

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan

CA Cirbonero 3 – Baztan 1

 

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

San Fermin Ikastola 2 – Aurrera 5

Doneztebe 0 – Aoiz 3

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako igoera fasean

Beti Gazte 1 (Unai Zamorano)– Elgoibar 0

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako kopan

Gure Txokoa 0 – Mariño 0

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

Baztan – JD San Jorge

Doneztebe 2 (Unai Iriarte eta Lander Mindegia) – UCD Burlades A 1

 

Gipuzkoako infantilen partehartze mailan, txapeldunen fasea

Lazkao 8 - Gure Txokoa 0

 

Nafarroako infantilen lehen mailan

CD San Cernin – Baztan

UD Mutilvera 0 – Doneztebe 9 (Mikel Retegik 3, Diego Armandok 3, Jon Belarra, Bingen Larrea eta Imanol de Rueda)

Etxarri Aranaz 1 - Beti Gazte 1 (Goiatz Jauregi)

 

Nafarroako infantilen bigarren mailan

Doneztebe 3 (Haritz Narbartek 2 eta Xabier Erasun) – CD Iruña A 4

 

Nafarroako neska kadeteak futbol-7 Kopa

CD Ardoi A 15 - Beti Gazte A 1 (Ainhoa Etxebeste)

Beti Gazte B 0 – AD San Juan 7

 

Nafarroako alebinak futbol 7

CD Ademar A - Baztan A

Baztan B 4 – Doneztebe 1 (Asier Arozena)

 

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako 2. Mailan

Laskorain 1 - Gure Txokoa 1 (Aritz Perez)

 

Gipuzkoako 3. Mailan

Umore Ona atsedena.

 

ESKUBALOIA

Emakumezkoen Ohorezko Maila Zilarra

Cons. San Bernardo de la Calzada 35 - Baztango KT 31

 

Senior gizonezkoak

Cantolagua 30 - Erreka A 27

Erreka B 25 – Peñalen 13

 

Kadete neskak

Itxako A 15 – Erreka 9

Baztango KT 30 – Lagunak 26

 

Infantil neskak

Lekaroz A 24 – Itxako 15

Lekaroz B atsedena.

 

Alebin Mutikoak

Lagunak – Erreka

 

Alebin neskak

Erreka – Itxako A BM

River Ega 5 - Baztango KT 11

 

SASKIBALOIA

Interautonomia 2. Mailan (2. Fasea)

Toki-Ona Bortziriak 71 – SDR Arenas 59

 

Kadete mutilak

Berriozar MKE 49 - Toki-Ona Bortziriak 65

 

Kadete neskak

SDR Arenas 33 - Toki-Ona Bortziriak 32

 

Infantil neskak

Toki-Ona Bortziriak 41– San Cernin B 24

 

Aurreinfantil neskak

Toki-Ona Bortziriak 58 – Sagrado Corazón 38

 

Preminibasket neskak

Ardoi Gacelas 49 - Toki-Ona Bortziriak 29

 

Baztan-Errekako XXXII. Laxoa txapelketa

Bigarren jardunaldiko bi partida bakarrik jokatu dira euriarengatik. Hauek izan dira emaitzak:

A multzoa

Arraioz B – irurita C

Irurita B 9 – Doneztebe D 2

Doneztebe A – Arraioz A

B multzoa

Doneztebe E – Oiz B

Doneztebe C 5 – Doneztebe B 9

Oiz A – Irurita A

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun