Miguel San Miguel berriz izanen da EAren hautagaia Donezteben

TTIPI TTAPA 2011ko api. 8a, 11:06

Miguel San Miguel Doneztebeko EAren alkategaia Utzitako argazkia

Doneztebeko alkategai aurkeztuko da maiatzeko udal hauteskundeetan

Lau legealditan alkate izan ondoren Eusko Alkartasunaren alkategai izanen da maiatzeko udal hauteskundeetan ere Miguel San Miguel. “Donezteberen alde lan egiten jarraitzea” izanen du helburu eta herriarentzat proiektu asko dituela erran du. “Eguneko zentroaren obraren bukaera, futbol zelaia eta Nafarroako Gobernuak osasun etxe berriaren proiektua adjudikatzeko beharrezko den guztia”. Bertzalde herritik kanpo Legasan poligono industriala egiteko lan eginen duela erran du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun