Euskal Herriko A TO P txapelketa antolatu du Sarako Gaztetxeak apirilaren 9an eta 10ean

Joanes GARCIA 2011ko apirilaren 6a

Larunbatean goitibeherak eta igandean bertze modalitateak ikusteko aukera izanen da. Artxiboko argazkia

Goitibehera eta bertze modalitateen erakustaldia Santinazioko lepoan iraganen da

Goitik behera ibiltzeko gisa guztietako teknikak ikusteko aukera izanen da apirilaren 9an eta 10ean Santinazioko lepoan eginen den EH A TO P Txapelketan. Gaztetxeak antolatu du eta bi egunetan banatu du egitaraua. Larunbatean 15:00etatik 19:00etara goitibeheren txapelketa eginen da, eta igandean, 09:00etatik 18:00etara longskate, street-luge, butboard eta roller modalitateen erakustaldiak. Besta segurtatu nahi izan denez, otorduak ere izanen dira. Izen ematearen prezioak, igoera eta bazkaria barne, 15 eurokoa da.

Informazio +

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun