Iturengo udaletxea Nafarroako Gobernuaren diru laguntzen zain dago anbulategi berriaren obrak bukatzeko. Orain artean bi diru partida jaso eta inbertitu dira. Bata 51.187,40 eurokoa eta bertzea 84.390 eurokoa. Laguntza hauek Administrazio Publikoko Ministeritzak duen E Planetik jasotakoak dira. Diru laguntza horiekin obraren zatirik handiena egitea lortu da, baina ez da nahikoa lan guztiak bukatzeko. Iturgintza, elektrizitate eta ezinduentzako egokitzapenak egiteko ez da dirurik iritsi.
Egungo Iturengo anbulategia Medikuaren Etxea izeneko eraikinean dago eta iturendarrez gain Zubietako eta Elgorriagako bizilagunek erabiltzen duten zerbitzua da.